XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Umandi il zaiguAraiako Andoni
Urrestarazu
aipamen beroni
Euskaltzale on-ona,
Dana giar, mami;
ezker onez beterik
bertsotan nator ni.
oso pakezale
ta Euskalerriaren
kultura edale
Euskaldunberri izanik
maixu ta irakasle
baita idazle ona
ba du ainbat ale.
degu murgildua
eta bere euskera
or da ixildua
Or dago bere lana
liburuz bildua
Gentza Bearrean det
berak opaldua.
gure pake gose
jangura ori emen
ezin degu ase
Euskalerriak ba du
negar ta oiñaze
iritzitatik berriz
makiña bat atze.
bertan Aratz mendi
Geroaren ametsa
leku ontan ongi
Gurutze bat dakust nik
illobiko gaindi
zeruakin loturik
or datza Umandi.